2014(e)ko martxoakren 13(a), osteguna

ALDEHIDOEN ESPERIMENTUA



ALDEHIDO TALDE ASKEAK HAUTEMATEKO ESPERIMENTUA.

 Egileak Enara ( textua) eta Ainara ( argazkiak) dira.



Zaraobe institutuko 1.E Batxilergoko ikasle bat naiz eta Biologiako klasean egindako esperimentu bat kontatuko dizuet.
Sakaridoakkarbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak izan daitezke. Kasu honetan glukosarekin (monosakaridoa) eta sakarosarekin (disakaridoa) egingo dugu esperimentua.
Hasteko glukosa gramo bat eta 5 mL ur nahastuko ditugu, disoluzio garden bat lortuz. Disoluzio horri 10 tanta Fehling A eta 10 tanta Fehling B botako dizkiogu, eta kolore urdina hartzen duela behatuko dugu. Ondoren saiodi hori berotzen dagoen uretan sartuko dugu eta kolorea aldatzen doala ikusiko dugu. Kolore berdea hartzen du hasieran, horia ondoren eta azkenik laranja. Kolore honek glukosak aldehido talde aske bat duela adierazten du, Fehling frogak positiboa eman duelako.
Orain sakarosarekin egingo dugu esperimentu berdina:
Prozedura berdina da, baina disoluzioa uretan sartzean ez du kolorea aldatuko, urdina geldituko da. Fehling froga negatiboa ematen du, sakarosa disakarido bat delako, glukosa eta fruktosaren arteko lotura O-glukosidiko batez osatua, beraz ez dauka aldehido talde askerik.
Sakarosaren froga negatiboari 10 tanta HCl bota dizkiogu. Horrela lotura O-glukosidikoa apurtu egin dugu, hau da, glukosa eta fruktosa banandu ditugu. Kolore laranja hartu du disoluzioak, aldehido talde bat berriro aske gelditu delako

 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina