2014(e)ko apirilakren 16(a), asteazkena

CRACKING ETA FRACKING




Aurten, Batxilergoko 1.D taldeko ikasleek MGZ irakasgaian frackingari buruzko lan interesgarri bat egin dute. 

Apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko gela batean lan honen aurkezpena egin zuten. Hizlariak Endika Aldama, Irune Mínguez eta Alex López izan ziren.



Hona hemen aurkezpena hau egiteko erabili duten lana.

 

 

FRACKING

            Haustura hidraulikoa (fracking) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula. Putzu bat ustiatzen denean 5-6 urteko batez besteko iraupena du.