2014(e)ko martxoakren 27(a), osteguna

LABORATEGI TEKNIKAK: BATX 1.Eko ikasleen lanak

Enarak eta Ainarak egindako lana:  Taula Periodikoa
Ixonek eta Nahiak egindako lana : Taula Periodikoa
Saioak eta Leirek egindako lana: Adierazleak
Rubenek eta Nerea Castañok egindako lana: Hondakinak
Enekok eta Nerea Lozanok egindako lana: Disoluzioak
Unaik eta Iñakik egindako lana: Nahasteak
Maiderrek eta Naroak egindako lana: Bananketa-teknikak
Igonek eta Alaznek egindako lana: Laborategiko tresneria
Jaionek eta Nerea Usateguik egindako lana: Bananketa-teknikak
Izarok eta Marinak egindako lana: Laborategiko tresneria
OHARRAK:
1.- Ikusteko sakatu estekaren gainean.
2.- Lan hauetan jartzen duen guztia agian ez da egia denok dakigun bezala, batzuetan, erabilitako informazioak ez direlako beti zuzenak, baina oso lan txukunak egin dituzte programa desberdinak erabilita
3.- Barkatu akats ortografikoak

2014(e)ko martxoakren 13(a), osteguna

ALDEHIDOEN ESPERIMENTUA



ALDEHIDO TALDE ASKEAK HAUTEMATEKO ESPERIMENTUA.

 Egileak Enara ( textua) eta Ainara ( argazkiak) dira.



Zaraobe institutuko 1.E Batxilergoko ikasle bat naiz eta Biologiako klasean egindako esperimentu bat kontatuko dizuet.
Sakaridoakkarbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak izan daitezke. Kasu honetan glukosarekin (monosakaridoa) eta sakarosarekin (disakaridoa) egingo dugu esperimentua.
Hasteko glukosa gramo bat eta 5 mL ur nahastuko ditugu, disoluzio garden bat lortuz. Disoluzio horri 10 tanta Fehling A eta 10 tanta Fehling B botako dizkiogu, eta kolore urdina hartzen duela behatuko dugu. Ondoren saiodi hori berotzen dagoen uretan sartuko dugu eta kolorea aldatzen doala ikusiko dugu. Kolore berdea hartzen du hasieran, horia ondoren eta azkenik laranja. Kolore honek glukosak aldehido talde aske bat duela adierazten du, Fehling frogak positiboa eman duelako.
Orain sakarosarekin egingo dugu esperimentu berdina:
Prozedura berdina da, baina disoluzioa uretan sartzean ez du kolorea aldatuko, urdina geldituko da. Fehling froga negatiboa ematen du, sakarosa disakarido bat delako, glukosa eta fruktosaren arteko lotura O-glukosidiko batez osatua, beraz ez dauka aldehido talde askerik.
Sakarosaren froga negatiboari 10 tanta HCl bota dizkiogu. Horrela lotura O-glukosidikoa apurtu egin dugu, hau da, glukosa eta fruktosa banandu ditugu. Kolore laranja hartu du disoluzioak, aldehido talde bat berriro aske gelditu delako

 








BIHOTZA



  Bihotzari buruzko ikerketa


 Erreportajearen egileak Lucia ( textua) eta Borja ( argazkiak) dira.

Duela egun batzuk, Natura ordu batean, irakasleak oso gauza interesgarri bat adierazi zigun. Momentu horretan giza-nutrizioari buruzko gaia ematen ari ginen; badakizue, zirkulazioa, arnasketa... Hori dela eta, klasera benetako bihotz bat ekarriko zuela agindu zigun.

Berri honek sekulako zirrara sortu zuen, bada, nork ikusi du bihotz bat barrutik? Hurrengo egunetan zehar etengabe galdetzen genion ea noizkorako ekarriko zuen bihotza.

Azkenean, egun batean klasean sartu eta gaur bai, gaur bihotza ikusiko genuen eguna zela esan zigun. Denok zutitu eta laborategira joan ginen azkar batean. Irakasleak mahai handi batera eraman gintuen eta ondoren, plastikozko erretilu handi bat ekarri zuen.

Eta hor zegoen, arkume gizajo baten bihotza gehi bere birikak eta gibela. Erreakzio desberdinak egon ziren: batzuk guztiz liluraturik gelditu ziren eta beste batzuk, noski, guztiz nazkaturik. Inork ez luke pentsatuko haragi zati horiek arnasa hartzeko eta odola bultzatzeko gai zirenik. Benetan organo ikusgarriak!

Baina ez genuen hor amaitu. Irakasleak gomazko eskularruak banatu eta festa hasi zen. Gibela ukitu, bihotza ireki, birikak zatitu... Ikasleak baino harakinak ematen genuen. Orduan, irakasleak lastotxo bat hartu, trakean zehar sartu eta putz egin zuen. Ez zen ezer gertatu, baina ikasle bat berriro saiatu zen, oraingoan lastotxorik gabe. Eta birikak puztu egin ziren!

Egun horretan bihotz, biriki eta gibel baten barrualdea ikusi genituen. Liburuetako marrazkiak ondo daude baina benetakoak askoz hobeto!