Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika departamentuek sortutako bloga duzue hau.
Hemen, zientziarekin lotuta dauden ikasleen lanak, esperientziak, irteerak etab... argitaratuko ditugu.
2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena
CRACKING ETA FRACKING
Aurten, Batxilergoko 1.D taldeko ikasleek MGZ irakasgaian frackingari buruzko lan interesgarri bat egin dute.
Apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko gela batean lan honen aurkezpena egin zuten. Hizlariak Endika Aldama, Irune Mínguez eta Alex López izan ziren.
Hona hemen aurkezpena hau egiteko erabili duten lana.
FRACKING
Haustura hidraulikoa (fracking)
presio
handiko fluido
baten bidez harri-geruzak hausteko
prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk
lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat
zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu
harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz.
Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da,
hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste
zenbait partikula. Putzu bat ustiatzen denean 5-6 urteko batez besteko iraupena
du.
Fraking-aren hasiera:
Lehendabizi, haustura hidraulikoak nitroglizerinarekin
egin ziren gutxi gorabehera 1860. urtean, Ipar Amerikako kostetan. Ondoren, 1930an
nitroglizerina alde batera utzita azidoak baliatu
zituzten haustura hidraulikoa egiteko. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, urarekin hasi ziren egiten haustura
hidraulikoa, eta aldi berean dinamita ere erabiltzen zuten, urarekin batera. Azkenean,
Stanolind Oil enpresa metodo hori 1949an industrialki erabiltzen hasi zen.
Harea erabiltzen da pitzadurak ez apurtzeko edo ez estutzeko, urarekin batera.
1980an Estatu Batuetan arbel-gasa hasi ziren hartzen, metanoz osatua.
Gehienetan hori erabiltzen da gaur egun.
Gas hori 400 metro eta 5000 metro artean izan ohi da, eta
zulaketa handiak egin behar dira gas mota hori aurkitzeko. Gas hori hasi zen
ateratzen Coloradon,
Wyomingen,
Utahn nahiz Texasen. Leku horiek
fabrika handiak dituzte, metodo horrekin ateratako gasa kontsumitzen dutenak.
Estatu Batuetan 2008 eta 2012 artean, haustura hidraulikoaren
erabilera %40 gehitu da. Hausturaren metodoa hasi zenetik 2011 arte, 2,5
milioi haustura egin dira mundu osoan. Aurrerantzean arazo larria sortuko dela
uste da, hurrengo 20 urteetan gasaren eskaria %30 igoko dela aurreikusi delako,
eta, beraz, haustura hidraulikoa egiten duten instalazio gehiago beharko delako
munduan.
Ingurumenarekiko inpaktuak:
Lur
okupazioa, gehien batean eremu naturalen eta nekazal inguruen okupazioa.
Pertsonen
osasunarengan arazo larri asko gerta daitezke.
Aldeko iritziak:
Fracking-a teknika merkea da
(beste batzuekin konparatuta),gas pizarra asko dago munduan oraingoz eta lehiakorra
da. Lan postuak sortzen ditu eta inportazioak murrizten dira, beraz gastuak
ere.
Kontrako iritziak:
Arazoa ez da
soilik lurzoruan gai kimiko horiek tonaka injektatzea. Ur eta gehigarri horiek guztiak toki batetik bestera garraiatu eta
in situ gorde behar dituzte. "Nahasketa guztiak bertan egiten dituzte,
eta, elementu toxiko horiek uretan diluitu barik manipulatzerakoan, lurrera
eror daitezke eta akuifero batera heldu.
Enpresek ez dute zehaztu zein gehigarri eta zein neurritan erabiltzen dituzten
haustura egiteko, patentearen sekretu industrialak babestuta. Elementuen artean, elementu
kantzerigenoak erabiltzen baitituzte; bentzenoa, esate baterako. Klima aldaketa eragiten duten eta negutegi
efektua sortzen duten gasen isurketak egiten dituzte. Erauzteko modua da
arazoa, metano-ihesak egon
daitezkeelako. Lurpeko urak kutsatzeko arriskuak daude eta lurrikarak sortzeko
ere.
Kontrako
eta aldeko iritziak:
Fracking-a Estatu Batuetan:
AEBetatik ikerketa eta datu ezberdinak heltzen ari
zaizkigu fracking-aren balizko etorkizunaren adierazle gisa. Duela hilabete
batzuk, adibidez, bolo-bolo ibili zen errentagarritasun ekonomikoaren
ikuspegitik gasa erauzteko modu honek ez duela justifikaziorik. Asteotan
berriz, beste bi berri esanguratsu heldu zaizkigu AEBetatik. Batetik, Won-Young
Kim geofisikoak Ohioko Youngston herrian egindako ikerketaren emaitzak heldu
zaizkigu. Aktibitate sismiko txikiko herri horretan, duela bi urte hasi ziren
lurrikarak, erauzketa hasi eta hamahiru egunera; 2012ko otsailera arte 109
aldiz egin zuen dar-dar lurrak, hobia itxi zuten arte, hain zuzen ere.
Kimen ikerketaren arabera, lurrikarok sakoneko hondar-uren injekzioek
eragindako presio igoeran dute iturria, izan ere, injekzioen ondorioz jada
existitzen zen faila irristatu egin da. Ikerketak, gainera, argi erakusten du
erauzketarik gabeko egunetan (jaiegun esanguratsuetan) aktibitate sismikoa
gutxitu egiten dela. Gurean ere nahiko ohituta gaude obra faraonikoen
inguruetan aktibitate sismikoa nola handitzen den ikustera, eta nahiko logikoa
dirudi kausa-efektuak fracking-aren kasuan ere. Hori bai, ez legoke soberan
erlazio hori zientifikoki ezarri ahal izatea.
Lur
azpiko presio aldaketen eraginez, baina, ez dira soilik lurrikarak ematen. Louisiana
estatuaren hegoaldean dagoen Bayou Corne herria lurrak irensteko arriskuan
dagoela jakinarazi dute aste honetan bertan. Duela urtebete, 2012ko abuztuan,
herriko akuiferoan 5.000 metro koadroko eta ehunka metroko sakonerako zuloa
aurkitu zutenean, 350 herritar ebakuatu egin behar izan zituzten. Azken urte
honetan zehar, zuloa akuiferoko izaki bizidunak irensten ari da eta irudi
ikusgarriak heltzen zaizkigu egun bertatik; zuhaitzak oso-osorik akuiferoan
desagertzen ikus ditzakegu. Antza, dagoeneko 250.000 metro koadro izan ditzake
zuloak, adituen aburuz AEBetako hondamendi natural handienetakoa den honetan.
Eta okerrena, gainera, ez da zuloak azkenean Bayou Corne irensteko arriskua,
baizik eta Texas Brone enpresa petrokimikoaren erauzketak petrolio eta gasez
inguraturiko gatz deposituaren kolapsoa eragin duela, akuiferora eta airera
leherkorrak diren milioika metro kubiko gas askatuz.
Fracking-a Argentinan:
Hemendik hiru urtetara, Argentinak
zuen behealdia erregai fosilekiko berriro igo dezake gasa eta petrolioa
kantitate handian aurkitu delako.
Hori gerta ahal izateko, jakintsuek
diote hainbat arau bete behar direla, esaterako: diru laguntzak edukitzea
etekin on bat ateratzeko, beste energiak garestiak direla beraz hau merkeagoa
izan behar du eta denboran zehar horiez aldatzea. Gainera kontsumitzaileei
zerbitzua baliagarria izan behar da.
Berrio on bat gasa ustiatzen duten
enpresentzako da lehen geneukan teknologia ez zen baliagarria gasa eta
petrolioa ateratzeko baina gaur egun bai.
Europako hainbat lurraldetan debekatu egin
dute haustura hidraulikoa, Frantzian, Bulgarian, Irlandan, Errumanian, Txekiar
Errepublikan edota Alemaniako hainbat estatutan, esaterako. Beste batzuetan,
Austrian kasu, limite zorrotzak ezarri dituzte frackinga erabiltzeko.
Europako parlamentuak erabaki du Estatu batek
frackinga egin nahi badu hainbat arau errespetatu behar dituela, batez ere ingurumen
arauak.
Europan, Poloniak dauka gas gehien. Hala ere,
Europar Batasunaren arabera, Europan mota honetako gas gutxi dago kontsumo
energetikoaren joerak aldatzeko.Atzerriko eta Espainiako enpresak meatoki bila
ari dira iparraldean eta Ebro eta Guadalquivir ibaien ibarretan.
Jakintsuek esaten dutenez, Europan Frackinga garestia
izango da kantitate handietan ez dagoelako eta gainera kanpotik energia erosten
jarraitu behar dugulako.
Fracking-a Euskal herrian:
Euskal Herrira ere iritsi da fracking-aren
afera. Oihartzun handiena Araban izan badu ere, Nafarroa, Bizkaia eta
Gipuzkoari ere eragiten dio auziak, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Errioxari
eragiten dion bezala. Halere, indar handiena Araban hartu du fracking-aren
aurkako mugimenduak, Gran Enara
bezala ezagututako proiektuak herrialde horretan eragiten baitu zuzenean.
Araban Fracking Ez plataforman argi dute
prozesu baten hasieran besterik dela. Hala ere, oso arriskutsutzat jotzen dute
baimena eman izana, bidearen lehen pausua dela uste dutelako, eta ikerketa
horiek fracking-a egiteko erabili izan direlako.
Frackingaren aurkako hainbat taldek
-Fracking Ez Aiaraldea, besteak beste- adierazi dute TESLA enpresak ez dituela
ikerketa sismikoak bukatu protestak herrikoiak direla eta. Aurkariek jakinarazi
dute enpresak 6 ibilbide egin behar zituela SAIA baimenaren eremuan eta
gehienez erdia egin duela.
Aurkarien artean Laudio, Amurrio eta Arrankudiaga-Zolloko
herritarrak egon dira. Haien ustez TESLAk helburu guztiak ez betetzea herri
mugimenduaren lorpena izan da. Haustura hidraulikoaren aurkako bozeramaileek
azaldu dute SAIA baimenaren ikerketen harira sortu diren protestatan asko
garatu dela mugimendua eta Orozkon zein Laudion eta Aiaran eman diren
mobilizazioak aipatu dituzte eredu gisa
Amurrio fracking gabeko udalerria da. Herriaren sarreran
kartel batean jartzen duen moduan.
TALDEKO IRITZIA:
Alde batetik uste dugu beharrezkoa dela
energia lortzeko irtenbide berriak aurkitu behar direla, eta egia da gas
naturalak bero ahalmen handia duela eta horrekin energia ugari lor dezakegu.
Beste alde batetik uste dugu, fracking-a kaltegarria dela bai guretzat eta bai
ingurumenarentzat. Horregatik uste dugu energia lortzeko beste irtenbide batzuk
badaudela; baina ez da haietan diru asko inbertitzen, abididez: eolikoa, marea
energia, energia fotovoltaikoa, fusioa (ikertzen dauden metodo bat)… Gainera
uste dugu herriak erabaki behar duela fracking-a nahi duen ala ez, azken finean
herritarrok garelako hemen bizi garenak eta gas hori ez delako bakarrik
guretzat, beste hainbat hirietako jendeentzako ere, baina ondorioak guk
dauzkagu.
Era berean, uste dugu AEB izugarrizko ustiapena egiten
hari direla fracking-arekin. Dokumental askotan ikusten dezakegu frackiak kalte
izugarriak egiten hari dela: putzuak kutsatu, ur gasarekin ateratzen da,
lurrikara asko, fauna gero eta urriagoa da…
Iritziko da egun bat non gas naturala agortuko dela, eta
zer egingo dugu egun hori iristen denean? Beste energia metodo batzuk bultzatu
beharko ditugu. Zergatik ez orain, eta frackingak egiten dituen kalte guztiak
eragotzi?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina