ALDEHIDO TALDE ASKEAK HAUTEMATEKO ESPERIMENTUA.
Egileak Enara ( textua) eta Ainara ( argazkiak) dira.
Zaraobe institutuko 1.E Batxilergoko ikasle
bat naiz eta Biologiako klasean egindako esperimentu bat kontatuko dizuet.
Sakaridoakkarbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz
osaturiko biomolekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak, oligosakaridoak eta
polisakaridoak izan daitezke. Kasu honetan glukosarekin (monosakaridoa) eta
sakarosarekin (disakaridoa) egingo dugu esperimentua.
Hasteko glukosa gramo bat eta 5 mL ur
nahastuko ditugu, disoluzio garden bat lortuz. Disoluzio horri 10 tanta Fehling
A eta 10 tanta Fehling B botako dizkiogu, eta kolore urdina hartzen duela
behatuko dugu. Ondoren saiodi hori berotzen dagoen uretan sartuko dugu eta
kolorea aldatzen doala ikusiko dugu. Kolore berdea hartzen du hasieran, horia
ondoren eta azkenik laranja. Kolore honek glukosak aldehido talde aske bat
duela adierazten du, Fehling frogak positiboa eman duelako.
Orain sakarosarekin egingo dugu esperimentu berdina:
Prozedura berdina da, baina disoluzioa uretan
sartzean ez du kolorea aldatuko, urdina geldituko da. Fehling froga negatiboa
ematen du, sakarosa disakarido bat delako, glukosa eta fruktosaren arteko
lotura O-glukosidiko batez osatua, beraz ez dauka aldehido talde askerik.
Sakarosaren froga negatiboari 10 tanta HCl bota
dizkiogu. Horrela lotura O-glukosidikoa apurtu egin dugu, hau da, glukosa eta
fruktosa banandu ditugu. Kolore laranja hartu du disoluzioak, aldehido talde
bat berriro aske gelditu delako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina