Bihotzari buruzko ikerketa
Erreportajearen egileak Lucia ( textua) eta Borja ( argazkiak) dira.
Duela egun batzuk, Natura ordu batean, irakasleak oso
gauza interesgarri bat adierazi zigun. Momentu horretan giza-nutrizioari
buruzko gaia ematen ari ginen; badakizue, zirkulazioa, arnasketa... Hori dela
eta, klasera benetako bihotz bat ekarriko zuela agindu zigun.
Berri honek sekulako zirrara sortu zuen, bada, nork ikusi
du bihotz bat barrutik? Hurrengo egunetan zehar etengabe galdetzen genion ea
noizkorako ekarriko zuen bihotza.
Azkenean, egun batean klasean sartu eta gaur bai, gaur
bihotza ikusiko genuen eguna zela esan zigun. Denok zutitu eta laborategira
joan ginen azkar batean. Irakasleak mahai handi batera eraman gintuen eta
ondoren, plastikozko erretilu handi bat ekarri zuen.
Eta hor zegoen, arkume gizajo baten bihotza gehi bere
birikak eta gibela. Erreakzio desberdinak egon ziren: batzuk guztiz liluraturik
gelditu ziren eta beste batzuk, noski, guztiz nazkaturik. Inork ez luke
pentsatuko haragi zati horiek arnasa hartzeko eta odola bultzatzeko gai
zirenik. Benetan organo ikusgarriak!
Baina ez genuen hor amaitu. Irakasleak gomazko
eskularruak banatu eta festa hasi zen. Gibela ukitu, bihotza ireki, birikak
zatitu... Ikasleak baino harakinak ematen genuen. Orduan, irakasleak lastotxo
bat hartu, trakean zehar sartu eta putz egin zuen. Ez zen ezer gertatu, baina
ikasle bat berriro saiatu zen, oraingoan lastotxorik gabe. Eta birikak puztu
egin ziren!
Egun horretan bihotz, biriki eta gibel baten barrualdea
ikusi genituen. Liburuetako marrazkiak ondo daude baina benetakoak askoz
hobeto!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina