Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika departamentuek sortutako bloga duzue hau. Hemen, zientziarekin lotuta dauden ikasleen lanak, esperientziak, irteerak etab... argitaratuko ditugu.
2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena
2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna
LABORATEGI TEKNIKAK: BATX 1.Eko ikasleen lanak
Enarak eta Ainarak egindako lana: Taula Periodikoa
Ixonek eta Nahiak egindako lana : Taula Periodikoa
Saioak eta Leirek egindako lana: Adierazleak
Rubenek eta Nerea Castañok egindako lana: Hondakinak
Enekok eta Nerea Lozanok egindako lana: Disoluzioak
Unaik eta Iñakik egindako lana: Nahasteak
Maiderrek eta Naroak egindako lana: Bananketa-teknikak
Igonek eta Alaznek egindako lana: Laborategiko tresneria
Jaionek eta Nerea Usateguik egindako lana: Bananketa-teknikak
Izarok eta Marinak egindako lana: Laborategiko tresneria
OHARRAK:
1.- Ikusteko sakatu estekaren gainean.
2.- Lan hauetan jartzen duen guztia agian ez da egia denok dakigun bezala, batzuetan, erabilitako informazioak ez direlako beti zuzenak, baina oso lan txukunak egin dituzte programa desberdinak erabilita
3.- Barkatu akats ortografikoak
Ixonek eta Nahiak egindako lana : Taula Periodikoa
Saioak eta Leirek egindako lana: Adierazleak
Rubenek eta Nerea Castañok egindako lana: Hondakinak
Enekok eta Nerea Lozanok egindako lana: Disoluzioak
Unaik eta Iñakik egindako lana: Nahasteak
Maiderrek eta Naroak egindako lana: Bananketa-teknikak
Igonek eta Alaznek egindako lana: Laborategiko tresneria
Jaionek eta Nerea Usateguik egindako lana: Bananketa-teknikak
Izarok eta Marinak egindako lana: Laborategiko tresneria
OHARRAK:
1.- Ikusteko sakatu estekaren gainean.
2.- Lan hauetan jartzen duen guztia agian ez da egia denok dakigun bezala, batzuetan, erabilitako informazioak ez direlako beti zuzenak, baina oso lan txukunak egin dituzte programa desberdinak erabilita
3.- Barkatu akats ortografikoak
2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna
ALDEHIDOEN ESPERIMENTUA
ALDEHIDO TALDE ASKEAK HAUTEMATEKO ESPERIMENTUA.
Egileak Enara ( textua) eta Ainara ( argazkiak) dira.
Zaraobe institutuko 1.E Batxilergoko ikasle
bat naiz eta Biologiako klasean egindako esperimentu bat kontatuko dizuet.
Sakaridoakkarbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz
osaturiko biomolekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak, oligosakaridoak eta
polisakaridoak izan daitezke. Kasu honetan glukosarekin (monosakaridoa) eta
sakarosarekin (disakaridoa) egingo dugu esperimentua.
Hasteko glukosa gramo bat eta 5 mL ur
nahastuko ditugu, disoluzio garden bat lortuz. Disoluzio horri 10 tanta Fehling
A eta 10 tanta Fehling B botako dizkiogu, eta kolore urdina hartzen duela
behatuko dugu. Ondoren saiodi hori berotzen dagoen uretan sartuko dugu eta
kolorea aldatzen doala ikusiko dugu. Kolore berdea hartzen du hasieran, horia
ondoren eta azkenik laranja. Kolore honek glukosak aldehido talde aske bat
duela adierazten du, Fehling frogak positiboa eman duelako.
Orain sakarosarekin egingo dugu esperimentu berdina:
Prozedura berdina da, baina disoluzioa uretan
sartzean ez du kolorea aldatuko, urdina geldituko da. Fehling froga negatiboa
ematen du, sakarosa disakarido bat delako, glukosa eta fruktosaren arteko
lotura O-glukosidiko batez osatua, beraz ez dauka aldehido talde askerik.
Sakarosaren froga negatiboari 10 tanta HCl bota
dizkiogu. Horrela lotura O-glukosidikoa apurtu egin dugu, hau da, glukosa eta
fruktosa banandu ditugu. Kolore laranja hartu du disoluzioak, aldehido talde
bat berriro aske gelditu delakoBIHOTZA
Bihotzari buruzko ikerketa
Erreportajearen egileak Lucia ( textua) eta Borja ( argazkiak) dira.
Duela egun batzuk, Natura ordu batean, irakasleak oso
gauza interesgarri bat adierazi zigun. Momentu horretan giza-nutrizioari
buruzko gaia ematen ari ginen; badakizue, zirkulazioa, arnasketa... Hori dela
eta, klasera benetako bihotz bat ekarriko zuela agindu zigun.
Berri honek sekulako zirrara sortu zuen, bada, nork ikusi
du bihotz bat barrutik? Hurrengo egunetan zehar etengabe galdetzen genion ea
noizkorako ekarriko zuen bihotza.
Azkenean, egun batean klasean sartu eta gaur bai, gaur
bihotza ikusiko genuen eguna zela esan zigun. Denok zutitu eta laborategira
joan ginen azkar batean. Irakasleak mahai handi batera eraman gintuen eta
ondoren, plastikozko erretilu handi bat ekarri zuen.
Eta hor zegoen, arkume gizajo baten bihotza gehi bere
birikak eta gibela. Erreakzio desberdinak egon ziren: batzuk guztiz liluraturik
gelditu ziren eta beste batzuk, noski, guztiz nazkaturik. Inork ez luke
pentsatuko haragi zati horiek arnasa hartzeko eta odola bultzatzeko gai
zirenik. Benetan organo ikusgarriak!
Baina ez genuen hor amaitu. Irakasleak gomazko
eskularruak banatu eta festa hasi zen. Gibela ukitu, bihotza ireki, birikak
zatitu... Ikasleak baino harakinak ematen genuen. Orduan, irakasleak lastotxo
bat hartu, trakean zehar sartu eta putz egin zuen. Ez zen ezer gertatu, baina
ikasle bat berriro saiatu zen, oraingoan lastotxorik gabe. Eta birikak puztu
egin ziren!
Egun horretan bihotz, biriki eta gibel baten barrualdea
ikusi genituen. Liburuetako marrazkiak ondo daude baina benetakoak askoz
hobeto!
2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena
IZAKI BIZIDUNAK IKERKUNTZA TAILERREAN
Ikerkuntza tailerrean izaki bizidunak aztertu ditugu, hasteko nola sailkatzen diren ikusi genuen eta bost erreinu desberdinetan bananduta daudela ikasi genuen…gero eta hurbiletik ezagutzeko muskuilu eta arrain baten disekzioa egun genuen , modu horretan animali hauen kanpo eta barne kanpoki organoak eta ezaugarriak ezagutu genituen
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)