2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Gosaria eta osasuna

Elikadura tailerran 2DBHko ikasleek egindako power pointak




Gosari osasuntsua
Gosaria eguneko otordurik inportantena da, power point hauetan ikusiko dugu zergaitik.

2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

Atmosferaren gaineko eragina

Atmosferaren gaineko eragina
 3 DBH E taldeko Selenak eta Leirek egindako Power pointa










2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

CRACKING ETA FRACKING




Aurten, Batxilergoko 1.D taldeko ikasleek MGZ irakasgaian frackingari buruzko lan interesgarri bat egin dute. 

Apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko gela batean lan honen aurkezpena egin zuten. Hizlariak Endika Aldama, Irune Mínguez eta Alex López izan ziren.



Hona hemen aurkezpena hau egiteko erabili duten lana.

 

 

FRACKING

            Haustura hidraulikoa (fracking) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula. Putzu bat ustiatzen denean 5-6 urteko batez besteko iraupena du.

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

LABORATEGI TEKNIKAK: BATX 1.Eko ikasleen lanak

Enarak eta Ainarak egindako lana:  Taula Periodikoa
Ixonek eta Nahiak egindako lana : Taula Periodikoa
Saioak eta Leirek egindako lana: Adierazleak
Rubenek eta Nerea Castañok egindako lana: Hondakinak
Enekok eta Nerea Lozanok egindako lana: Disoluzioak
Unaik eta Iñakik egindako lana: Nahasteak
Maiderrek eta Naroak egindako lana: Bananketa-teknikak
Igonek eta Alaznek egindako lana: Laborategiko tresneria
Jaionek eta Nerea Usateguik egindako lana: Bananketa-teknikak
Izarok eta Marinak egindako lana: Laborategiko tresneria
OHARRAK:
1.- Ikusteko sakatu estekaren gainean.
2.- Lan hauetan jartzen duen guztia agian ez da egia denok dakigun bezala, batzuetan, erabilitako informazioak ez direlako beti zuzenak, baina oso lan txukunak egin dituzte programa desberdinak erabilita
3.- Barkatu akats ortografikoak

2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna

ALDEHIDOEN ESPERIMENTUA



ALDEHIDO TALDE ASKEAK HAUTEMATEKO ESPERIMENTUA.

 Egileak Enara ( textua) eta Ainara ( argazkiak) dira.



Zaraobe institutuko 1.E Batxilergoko ikasle bat naiz eta Biologiako klasean egindako esperimentu bat kontatuko dizuet.
Sakaridoakkarbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak izan daitezke. Kasu honetan glukosarekin (monosakaridoa) eta sakarosarekin (disakaridoa) egingo dugu esperimentua.
Hasteko glukosa gramo bat eta 5 mL ur nahastuko ditugu, disoluzio garden bat lortuz. Disoluzio horri 10 tanta Fehling A eta 10 tanta Fehling B botako dizkiogu, eta kolore urdina hartzen duela behatuko dugu. Ondoren saiodi hori berotzen dagoen uretan sartuko dugu eta kolorea aldatzen doala ikusiko dugu. Kolore berdea hartzen du hasieran, horia ondoren eta azkenik laranja. Kolore honek glukosak aldehido talde aske bat duela adierazten du, Fehling frogak positiboa eman duelako.
Orain sakarosarekin egingo dugu esperimentu berdina:
Prozedura berdina da, baina disoluzioa uretan sartzean ez du kolorea aldatuko, urdina geldituko da. Fehling froga negatiboa ematen du, sakarosa disakarido bat delako, glukosa eta fruktosaren arteko lotura O-glukosidiko batez osatua, beraz ez dauka aldehido talde askerik.
Sakarosaren froga negatiboari 10 tanta HCl bota dizkiogu. Horrela lotura O-glukosidikoa apurtu egin dugu, hau da, glukosa eta fruktosa banandu ditugu. Kolore laranja hartu du disoluzioak, aldehido talde bat berriro aske gelditu delako

 








BIHOTZA



  Bihotzari buruzko ikerketa


 Erreportajearen egileak Lucia ( textua) eta Borja ( argazkiak) dira.

Duela egun batzuk, Natura ordu batean, irakasleak oso gauza interesgarri bat adierazi zigun. Momentu horretan giza-nutrizioari buruzko gaia ematen ari ginen; badakizue, zirkulazioa, arnasketa... Hori dela eta, klasera benetako bihotz bat ekarriko zuela agindu zigun.

Berri honek sekulako zirrara sortu zuen, bada, nork ikusi du bihotz bat barrutik? Hurrengo egunetan zehar etengabe galdetzen genion ea noizkorako ekarriko zuen bihotza.

Azkenean, egun batean klasean sartu eta gaur bai, gaur bihotza ikusiko genuen eguna zela esan zigun. Denok zutitu eta laborategira joan ginen azkar batean. Irakasleak mahai handi batera eraman gintuen eta ondoren, plastikozko erretilu handi bat ekarri zuen.

Eta hor zegoen, arkume gizajo baten bihotza gehi bere birikak eta gibela. Erreakzio desberdinak egon ziren: batzuk guztiz liluraturik gelditu ziren eta beste batzuk, noski, guztiz nazkaturik. Inork ez luke pentsatuko haragi zati horiek arnasa hartzeko eta odola bultzatzeko gai zirenik. Benetan organo ikusgarriak!

Baina ez genuen hor amaitu. Irakasleak gomazko eskularruak banatu eta festa hasi zen. Gibela ukitu, bihotza ireki, birikak zatitu... Ikasleak baino harakinak ematen genuen. Orduan, irakasleak lastotxo bat hartu, trakean zehar sartu eta putz egin zuen. Ez zen ezer gertatu, baina ikasle bat berriro saiatu zen, oraingoan lastotxorik gabe. Eta birikak puztu egin ziren!

Egun horretan bihotz, biriki eta gibel baten barrualdea ikusi genituen. Liburuetako marrazkiak ondo daude baina benetakoak askoz hobeto!










2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

IZAKI BIZIDUNAK IKERKUNTZA TAILERREAN


Ikerkuntza tailerrean izaki bizidunak aztertu ditugu, hasteko nola sailkatzen diren ikusi genuen eta  bost erreinu desberdinetan bananduta daudela ikasi genuen…gero eta hurbiletik ezagutzeko muskuilu eta arrain baten disekzioa egun genuen , modu horretan animali hauen kanpo eta barne kanpoki organoak eta ezaugarriak ezagutu genituen 





2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

IZAKI BIZIDUNAK IKERKUNTZA TAILERREAN BESTE BAT

 Ikerkuntza tailerrean izaki bizidunei buruz lan egiten ari gara, beste gauza batzuen artean 5 erreinuei buruzko posterrak egin ditugu. Hona hemen guk egindako lanak .






2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

ZUGAZTIETA - LA ARBOLEDA


Kaixo guztioi:
Blog berri honi ongi etorria emateko, DBHko 2. mailako ikasleek honako lantxo hau egin dugu eta zuekin partekatu nahi dugu.

Azkenean.... bai!!!, lortu dugu!!!!!
DBHko 2.mailako talde guztiak joatea ezinezkoa izango zelakoan geunden. Erruduna?...nor eta eguraldia, ay!!! betiko kontua.
Ekintza osagarri honen helburuak honako hauek genituen:
  • Bizkaiko Meatzaldearen natura eta historia ezagutu 
  • XIX.mendearen bukaeratik han egindako meatze ustiapen izugarriak ingurumenean eragindako ondorioak ulertu
Egun osoko argazki bilduma txiki bat duzue hemen, web orrialdean eta aldizkariaren 1.alean gehiago.

Begiraleek eman ziguten lan koadernoa


Aire flotanteko bagonetak: minerala garraiatzeko erabilitako azpiegitura









Aire tranbia: garraiorako beste azpiegitura




Uztiapenak sortutako paisaia ikusgarria

Zugaztietako egurrezko etxe zaharra



2.Fko  taldea













Franen tutoretzakoak lanean

Laberintoa: kareharrizko egitura bitxia
Fosilak ere ikusi genituen

Benetan langileak












2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

DBHko IKASLEEK MAROÑO URTEGIRA IRTEERA


                                     Agenda 21

 Lehenengo kurtsoko DBHko ikasleek Maroño urtegira irteera egin dute , han urari buruzko problematika aztertu dute. Geroztik, klasean urari buruzko muralak egin dituzte. 
Eskertzen dugu ikasleen kolaborazioa eta tutoreen eta Natura irakasleen lana, haien laguntza gabe hau ez zen posiblea izango eta.
Hona hemen egindako muralak.








Denen artean, aurten sariaren irabazleak DBH-ko 1H mailakoak izan dira.
Hona hemen jaso duten argazkia hori baieztatzeko

Zorionak haiei, baina bai besteei ere, partea hartzeagatik.
Mila esker guztiei.
















2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

IKERKUNTZA TAILERRA


Ikasturte honetan, DBHko 3. mailako ikasle batzuk Ikerkuntza tailerra aukeratu dute. 
Beste gauza askoren artean, Eguzki sistemari  buruzko power pointak egin ditugu, hona hemen adibide bat.
Egileak Iratxe, Idoia eta Janire dira. 
Ikusi nahi baduzue klikatu behean dagoen aurkezpenean: 


 Eguzki Sistema

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

POZALAGUARA IRTEERA

POZALAGUARA IRTEERA

 Pozalagua kobazuloari buruzko gehiago jakin nahi baduzu, begira ezazu ondoko pelikula.

3 DBH Dko  ikasleek hau esaten digute:

"Pozalagua kobazuloa kasualitatez aurkitu zuten 1957an, harrobi batean egiten ari ziren lanak zirela eta, 1991n jendeak ikusi ahal izateko ireki zuten . Kobazuloko ibilbidea pasabide metaliko batean egiten da, eta gidari baten laguntza izan genuen. Bisitaren iraupena 50 minutukoa izan zen."

Mendi hauek kareharrizkoak dira.
"Gidariak estalaktiten eta estalagmiten eraketaz hitz egin zigun, noski, esta estalaktita oso bitxi batzuez ere: Exzentrikoak- Koba milaka urtez guztiz itxita egotearen ondorioz, eraketa berezi hauek sortu ziren. Hala ere, oraindik ez da zihur ezagutzen eszentrikoen jatorriaren arrazoia. Badaude hainbat teoria, baina oraindik ez dira ados ipini"

3DBH D taldea
"Haitzuloaren barruan tenperatura 13ª Ckoa da, hezetasuna oso handia da eta estalaktitak eta estalagmitak 1cm handitzen dira 100 urtero."

 " Han ikusi genuen harri ugariena kareharria zen"





Anfiteatroa
"Kobaren ondoan zegoen harrizko anfiteatro batean askaldu genuen. Izugarria zen benetan! Gradak mendiaren pareta handi baten kontra zeuden, eta erdian, belarrez estalitako antzeztoki zabal bat."